Broken Brothers Brass Band
2006an sortu zen Broken Brothers Brass Band talde nafarra. Geroztik, talde-inprobisazioaren bidez lortu dute haien musika entzuleei helaraztea, hau baita taldearen ezaugarririk bereizgarriena.
Funk, Gospel eta Jazz estiloetan haien etorria aurkitzeaz gain, New Orleanseko Brass Bands garaikideen kale-soinuan eta jai-giroan oinarritzen dira. Honi esker, giro paregabea sortzeko gai direla erakutsi dute.
DJ Alai
Tolosan jaiotako DJ eta elektronika ekoizlea da Alai. Bere musika estiloa 'house' generoan mugitzen da. Dena den, beste hainbat generotan oinarritzen da ere.
Atzerrian izan da musika ekoizpenean ikasketak egiten, izan ere, bertatik dator bere albuma 'OZEN' izenekoa. Emakumeen esperientziak aztertzen ditu bertan, eta hori egiteko bere lagunarteko elkarrizketen hartzen ditu oinarritzat.
Bere azkeneko EPa 2022an publikatu du.
Nhil
Debagoienako txoko ezberdinetatik hartzen ditu musikariak Nhil taldeak. 2017an jaio eta hiru urte beranduago, 2020an, haien lehen diskoa kaleratu zuten, 'Aztarnak' izenekoa. Hau gutxi ez balitz, urte berean Gasteizko Txosnetako Banda Lehiaketa irabazi zuten.
Haien azken diskoa, 'Bizi Bagina Bezala', 2022ko ekainean kaleratu zuten.
Hurrengo sei musikari gazteek osatzen dute Nhil: Sara Alonso abeslari eta piano-jotzaileak, Beñat Arrieta gitarra-jotzaileak, Asel Errasti bateria-jotzaileak, Xabi Zuazabeitia baxu-jotzaileak, Lia Garai saxofoi-jotzaileak eta Aitor Ruiz de Austri tronboi-jotzaileak.