Bueltan da Biblioporrak txokoa

Joanes Imaz Akizu 2023ko uztailaren 13a

Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiako 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.

2001etik urtero errepikatzen den ekintza da hau eta Tolosako haur zein gazteek irakurketaz gozatzea eta haien artean irakuzaletasuna sustatzea du helburu.

Horretako, Biblioporrak izeneko gidak prestatu ditu udal liburutegiak, 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Gidan, HH, LH1 (6-7 urte) LH2 (8-9 urte) LH3 (10-11 urte) eta DBH-ko adin ziklo bakoitzerako liburu gomendagarriak jasotzen dira.

Gida horietan mota askotariko liburuak aurki daitezke: irakurterrazak, zailagoak direnak, modan dauden liburuak... Guztiak udal liburutegiko Biblioporrak izeneko gunean daude eskuragarri, Errota eraikineko 3. Solairuan dagoen gelan, irailak 30 arte. Liburuak adinaren eta hizkuntzaren arabera sailkatuta daude eta helburua da irakurle mota guztiek gustuko liburuak topatzea.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA