Joanes Olaizola azkarrea Amaroz Sarian

Erredakzioa 2023ko uztailaren 11

Eguneko ihesaldi nagusia lasterketaren erdialdera osatu zen. Joanes Olaizola (Aurrera KE) eta Beñat Sainz (Viveros San Anton - Mardu) segundo gutxiko aldearekin iritsi ziren lasterkako azken gainera, Apata Errekara. Atzetik zituzten Urko Nazabalek  (Limousin Oriako) eta Eñaut Urkaregik (Danena KE) lasterketa burua gertu izan bazuten ere, azkenean Olaizola eta Sainzen arteko eprintean erabaki zen garailea. Lehenengoak lortu zuen helmuga marra aurretik pasatzea. Urko Nazabal  hirugarren postuan eta Eñaut Urkaregi laugarrenean 12 segundora iritsi ziren.  Sailkapen osoa hemen kontsultatu daiteke. 

Taldekako saria Viveros San Anton -Marduk lortu zuen, mendikoa Beñat Sainzek.

 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA