Beotibar pilotalekua, Ehunmilakeko korrikalarien atseden toki

Maider Navarro Alustiza 2023ko uzt. 10a, 11:48

Ehunmilak Ultra Trail, 168km-ko lasterketaren edizio berri bat ospatu da asteburuan. Lasterketaro bezala, eskualdeak izan du bere tokia, nahiz eta aurtengoan Beotibar pilotalekua izan protagonista, hau izan baita lasterketako anoa guneetako bat. Bertan izan gara, boluntarioen lana eta anoa gune berezi honek korrikalariei eskaintzen dizkien baliabideak ezagutzen. Korrikalariekin ere hitz egin dugu, lasterketan zehar nola sentitu diren jakiteko.

Kontutan izanik eguraldi iragarpenak aurreikusten zuen ekaitz arrisku altua, ehunmilakeko antolakuntzak lasterketaren hasiera bi orduz atzeratzea erabaki du. Ondorioz, ibilbideko kontrol puntu ezberdineko denbora mugak aldatuz. Guzti honek, korrikalarieta ere eragina izan du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA