Talde tolosarraren emanaldia 19:00etan hasiko da gaur Bedaion. Gainera, kontzertuaren aurretik Mirian Mendoza ipuin kontalariak gozatuko du bertako giroa 17:30etan.
Horrez gain, herritarrek autoa har ez dezaten, Tolosako Udalak autobusak antolatuko ditu Bedaiora joan ahal izateko. Izan ere, hauek San Frantziskotik abiatuko dira emanaldia hasi baino ordubete lehenago, hau da, 18:00etan.
Autobus zerbitzuko erreserba egiteko kultura@tolosa.eus -era idatzi.
Mirua
Pop klasikoa eta elektronika nahasten dituen musika talde Tolosarra da Mirua, Maitane Iruiñek eta Malentxo eta Mattin Zeberio anai-arrebek osatua.
2019an taldea sortu eta 2021. urtean Gaztea Maketa Lehiaketako lehen saria irabazi zuten tolosarrek. Ordutik, hainbat single kaleratu ostean, 2022an haien lehen EPa ekoiztu zuten Oso Polita ekoizetxearen eskutik.