Tolosako alkateak bat egin du Tolosaldeko Alkateen Mugimenduarekin

Maider Navarro Alustiza 2023ko uztailaren 7a

Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak agintaldi berriko lehen batzarra egin du, eta bertan izan da, azken urteetan lehen aldiz, Tolosako alkatea, Andu Mtz. de Rituerto

Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak jainarazi izan du, ospitale publiko berriaren aferari irtenbidea elkarlanean emateko eta eskualdean ahots bateratu bat izateko osatu zela taldea 2020an, eta hau, osasun eremuko 25 udalerritako alkateek osatu izan dute. Tolosa ez da orain arte mugimendu horren parte izan baina aurrerantzean, bertan parte hartzeko konpromiso irmoa azaldu du Andu Martinez de Rituertok.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA