Kultura Plazara 2023
MIRUA – Uztailak 8 | 19:00 | Bedaio
Maitane Iruiñek eta Malentxo eta Mattin Zeberio anai arrebek osatzen dute Mirua taldea. 2019an martxa hartuta, pop-a eta elektronika uztartzen dituzte gipuzkoarrek. 2021ean Gaztea maketa lehiaketa irabazi ondoren, soinu berritzailea Euskal Herrira ekarri, eta hyperpop euskalduna posible dela erakutsi dute.
TOLOSAKO MUSIKA BANDA – Uztailak 21 | 20:00 | Lopez Mendizabal
Enrike Arostegiren zuzendaritzapean, Tolosako Musika Bandak hainbat emanalditan hartzen du parte urte osoan zehar. Udalerriko erakunde zaharrenetako bat izateaz gain, Euskal Herriko bandarik zaharrenetakoa ere bada. Dantzarako kantuez osatutako kontzertua eskainiko dute.
IBIL BEDI – Uztailak 21 | 22:00 | Tolosa
2018. urtean sortutako talde nafarra da. Ahotsarekin batera, gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria eta teklatua nahasten ditu talde honek. 2019ko ekainean lehen diskoa kaleratuta, beste bi lan egin dituzte orain arte, bata 2021ean, eta azkena, 2023an. Pop-a haien estilo nagusia bada ere, hortik haratago doaz beren abestietako bakoitzean.
BROKEN BROTHERS BRASS BAND – Uztailak 22 | 12:00 | Tolosa
2006an jaioa, New Orleanseko Brass Bands garaikideen kale-soinuan eta jai-giroan oinarritzen da Nafarroako taldea. Funk, Gospel eta Jazz modernoaz baliatuta, inprobisazio kolektiboa da Broken Brothers-en ezaugarri nagusia. Energiaz betetako interpretazioei esker, jai, jaialdi, kale zein agertoki ugarietako protagonistak bihurtu dira.
NHIL – Uztailak 22 | 20:30 | Tolosa
Debagoiena eskualdeko pop-funk musika-taldea da Nhil, Aretxabaletan sortu zena 2017 amaieran. Guztira bi disko kaleratu dituzte beren ibilbidean zehar: lehena, “Aztarnak”, 2020an, eta bigarrena, berriz, “Bizi bagina bezala”, 2022ko ekainean. Hurrengo sei musikariek osatzen dute taldea: Sara Alonso abeslari eta piano-jotzaileak, Beñat Arrieta gitarra-jotzaileak, Asel Errasti bateria-jotzaileak, Xabi Zuazabeitia baxu-jotzaileak, Lia Garai saxofoi-jotzaileak eta Aitor Ruiz de Austri tronboi-jotzaileak.
DAVID COLOMO & LAGUNAK: De Tablao – Uztailak 23 | 20:00 | Tolosa
Tolosako gitarrista, moldatzailea eta konpositorea, ekoizela, musika zuzendaria eta zenbait konpainien sortzailea da Colomo. “Entre Manantiales” ikuskizun hurbil eta kutun honetan, oholtza edo antzoki ezberdinetan izan dituen esperientziak kontatuko dizkigu gitarra flamenkoaren, eta besteak beste, perkusioaren eta txalapartaren laguntzarekin.
OLAIA INZIARTE – Uztailak 23 | 22:00 | Tolosa
1999an jaiotako artista nafar gaztea da Olaia Inziarte. 2022an argitaratu zuen Inziartek bere lehen diskoa bakarlari gisa: “Lehengo Lepotikan Burua”. Bertan, Nafarroako herri kantutegiari egiten diote erreferentzia konposizioek, pop ilun estiloa antzeman daitekeelarik. Iker Lauroba, Joseba Tapia eta Chica Sobresalto musikariekin lan egiteaz gain, Pleura taldeko ahotsa ere izan da.
ALIZE MENDIZABAL – CAPILLA DE MÚSICA SANTA MARÍA DEL CORO – Abuztuak 11 | 20:00 | Tolosa
Alize Mendizabal organista donostiarra Baionan eta Toulouse-n trebatu zen, besteak beste, Michel Bouvard, Jan-Willem Janssen eta Louis Robilliard irakasleekin. Bere ibilbidean zehar, kontzertuak eman ditu Europan, Hego Amerikan eta Japonian. 2009tik geroztik, Donostiako Koruko Santa Maria basilikako Cavaillé-Coll organoaren organista titularra da.
ALLUR – LUBERRI IKUSKIZUNA – Irailak 2 | 17:30 | Aldaba
Elkartasunean dago talde baten indarra eta ahalmena. Haien gazte izaera eta desadostasuna aldarrikatzen, mundua jarriko dute dantzan. “Elkartzeko, nahasteko, ospatzeko eta ezagutzeko. Nahiz eta noizbehinka hanka sartu, bidean ikasteko. Umorearekin, ametsekin, minarekin eta saminarekin. Baina beti irrifartsu eta festarako egarritsu”.
HIKA TEATROA ETA OINKARI DANTZA TALDEA – GAZTE IKUSKIZUNA – Irailak 9 | 18:30 | Plaza Berria
HIKA Teatroaren ekoizpena da, Oinkari Dantza Taldearekin elkarlanean sortutakoa. “Gazte” kaleko ikuskizuna da, gazteek sortutakoa, eta publiko guztiari zuzendua. Euskal Dantza Tradizionaletik abiatuta, dantza garaikidearen eta bestelako dantza modernoen munduraino zabaltzen da ikusikizuna, ahotsari eta testuari lekua emateaz gain. Musikaren aldetik, elektronikaren eskutik dator berrikuntza, batez ere, hip hop-aren kulturan oinarrituta.
SONAKAY – Irailak 23 | 18:30 | Urkizu
2015ean Donostian sortutako flamenko-taldea da Sonakay. Taldea osatzen duten 12 kideek eskarmentu handia dute musikan, eta besteak beste horrexegatik, ijitoen eta euskaldunen arteko musika-kulturaren fusioan aditutzat hartzen dira donostiarrak.