Berrasfaltatze lanak, Bizkaia kalean

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko ekainaren 30a

Uztailaren 3an berrasfaltatze lanak egingo dira Bizkaia kalean, Kondeaneko Aldapa eta Igeralde kaleen artean, baita Igeraldeko bidegurutzean ere. 

Lanak burutzeko, ibilgailuen sarrera mugatuko da, ez baita une oro igarotzeko aukerarik izango, lanen arabera baizik. Beraz, egun horretan ibilgailurik erabili behar izanez gero, Bidebieta eta Izaskun auzoetatik kanpo uztea gomendatzen da. Oinezkoen bidea, aldiz, bermatuta egongo da.

Gainera, astelehenean hiribusaren ibilbidea moldatuko da Amaroztik aurrera, eta Kondeaneko Aldapan geraleku berria sortuko da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA