Beotibar izango da aurtengo anoa gunea Ehunmilak Ultra-trailean

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko ekainaren 30a

Beotibar pilotalekua izango da aurtengo kokalekua Tolosan Ehunmilak Ultra-trailerako. Urtero Usabal kiroldegian egin izan ohi da. Ordea, 2023 honetan tolosako herriaren erdigunean egitea erabaki dute, antrolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla medio.

Hala ere, ultra-trailaren antolatzaileek adierazi dute parte hartzaileei ez diela kalterik egingo aldaketa honek. Aldiz, laguntzaile moduan ariko direnentzat deserosoagoa suerta daitekeela aitortu dute, aparkalekuaren gaiari dagokionez. Hori dela eta, barkamena eskatu dute.

Argitaratutako prentsa oharrean adierazi dituzte horniduraren kokalekuaren eta handik hurbil dauden aparkalekuen estekak.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA