Balta Bordoy & The Bad Boys eta Tommy Castro & The Painkillers taldeek emango diote amaiera Tolosand Bluesi

Maider Navarro Alustiza 2023ko uztailaren 2a

Balta Bordoy & The Bad Boys

Balta Bordoy & The Bad Boys talde bikaina da blues eletriko, gospel, groove eta jazzaren elementuak konbinatzen dituena energiaz beteriko erritmoak eskaintzeko. Ibilbide luzeko lau irakaslek osatzen dute taldea, eta orain elkartu egiten dira, taula gainean ahalik eta gehien gozatzeko eta publikoari errepertorio indartsua eskaintzeko. Hiru bakarlariak txandakatu egiten dira, eta abeslariaren ahots indartsuri bide ematen diote.

Tommy Castro & The Painkillers

1955ean Kaliforniako San Josen jaioa, Tommy Castrok, 10 urterekin hartu zuen lehen aldiz gitarra bat, Elvin Bishop, Taj Mahal, Mike Bloomfield eta garaiko beste blues artista batzuen sorginkeria pean eroriz. 1994an bakarkako debuta egin zuenetik, 16 album atera ditu, bakoitzak bere kapituluarekin Tommy Castroren liburuan. 2012an, Castrok bere esentziarik garbieneraino biluztu zuen bere musika, energia handiko soinua sortuz The Painkillers taldearekin.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA