Imanol Esnaola buru duen lantaldeak hartuko taldearen zuzendaritza. Kirol Arloan gizonezkoen taldea entrenatzeko Alex Noguesen aldeko apostua egin dute. Taldea Zilarrezko Mailan gidatu zuen entrenatzailea da Nogues, kluba ondo ezagutzen duen prestatzailea. Azken urteetan gizonezkoen taldea Lehenengo Nazional Mailan "eroso" ikusi du Esnaolak, "beste urrats bat eman nahi dugu." Emakumezkoen kasuan epe ertainean Euskal Ligan kokatu nahi du zuzendaritzak taldea.