Hilaren 23an, Tolosako San Joanetan, gizon batek emakume bat erasotu duela salatu du Tolosaldeko Itaiak

Maider Navarro Alustiza 2023ko ekainaren 27a

Eraso honen harira, urruntze agindu bat ezarri zitzaiola erasotzaileari eta behin baino gehiagotan urratzeagatik atxilotua izan dela adierazi dute.

Itaiatik babes eta elkartasun osoa helarazi diote erasotuari eta ingurukoei.

Emakume langileen aurkako eraso ororen aurrean erantzun eraginkorrak hedatu, horiek gauzatzen dituzten figurak seinalatu eta emakumeak egoera horretatik askatzeko baliabide ekonomiko zein sozialak garatzeari ekitea beharrezkoak dela jakinarazi dute baita ere.

Itaiatik antolakuntzarako beharra azpimarratu nahi izan dute eta gaur, asteartea, Triangulo Plazan 20:00etan egingo duten kontzentraziora batzeko deia zabaldu nahi izan dute.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA