Tolosako Gazte Topaguneak antolatutako auzolandegiei hasiera eman diete astelehen honetan
Urtero legez, ekimen hau martxan jartzea erabaki du Tolosako Gazte Topaguneak. Partaideak 11 eta 17 urte bitarteko nerabeak izango dira eta dagoeneko bi txandak bete dituzte eskualdeko gazteek: ekainaren 26tik 30era eta uztailaren 3tik 7ra auzolandegian murgilduta egongo dira.
Goizeko 9:00etatik 13:30era jardungo dute miserikordia zaharrean, besteak beste, belar txarrak eta landare igokariak mozten, harresia txukuntzen edota telegrafo zaharren inguruan dauden belarrak txukuntzen eta mozten. Gainera, aditu baten laguntza izango dute gaztetxoek makineria espezializatua erabiltzen ikas dezaten.
Kontzientziazio eta sentsibilizazio ariketa hauek tresna gisa erabiltzen dira auzolandegietan, helburu nagusia ingurumenaren zaintza sustatzea baita gazteen artean.
Nerabeen hauen lana saritzeko, bi txandak amaitu ostean, Sendavivara egun pasa joango dira auzolandegietan aritu diren parte-hartzaile guztiak.