32 irteerekin eta bataz beste 115 lagunen partaidetzarekin itxi du ikasturtea MUGI Tolosa ekimenak
Joan den ekainaren 7an eman zituen amaitutzat 2022-2023 ikasturteko ibilaldiak ekimenak. Ikasturte arrakastatsu eta partaidetsua izan da aurtengoa, 32 irteerez osatua, eta ibilaldiko bataz beste 115 lagun elkartu diren arren, guztira 152 partaide desberdin batu ditu aurten egitasmoak, 229ra ere iritsiz, adibidez, inauteri bezperako ibilaldian. Hori horrela, Mugi Tolosak, gorakada nabarmena izan du aurten eta pandemia aurreko zifrak berreskuratu ditu, antolatzaileen esanetan.
2022ko urriaren 5ean hasita, ohiko moduan, asteazkenero, Zerkausitik bi taldetan banatuta egin dira irteerak: 10:30ean lehen taldea eta 11:00etan bigarrena. Lehen talde honetan, pertsona helduenak 91 urte zituen eta bigarrenean, 97 urte. Ibilaldiak herrian zehar egin dira, baita Donostiara txangoa maiatzean edota ekintza bereziak ere.
Ibilaldi oro herriko boluntario ezberdinen laguntzarekin egin da, ikastetxeetako ikasleak barne. Ibilaldiko, guztira 60 boluntarioko taldea osatu da. Horren harira, Tolosako Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie guztiei, egindako lanagatik eta eskainitako laguntzagatik eta bereziki ikastetxeetako boluntarioei.