Negu Kiroletako Euskal Federazioaren galan Imanol Rojo izan da sarituetako bat

Maider Navarro Alustiza 2023ko ekainaren 16a

Negu Kiroletako Euskal Federazioak urteko gala Tolosan ospatu du

Bertan federazioko kirolariak saritu eta beraiekin ospatu dituzte lortutako garaipenak. Federazioaren helburua, gala honen bitartez erreferenteak sortzea da gazte kirolarien artean eta negu kirolei ikusgarritasuna ematea.

Sarituen artean, Imanol Rojo, iraupen eskiko kirolari tolosarra omendu dute, lortutako helburuengatik.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA