Tolosako Udal Musika Eskolako ikasleek astelehenetik ostegunera lau kontzertu eskainiko dituzte. Astelehenean perkusio eta orkestrako ikasleen txanda izango da eta asteartean abeslari eta talde anitzen kontzertua. Asteazkenean helduen txanda izango da, akordeoi, txistu eta klarinete eta talde anitzen doinuak entzuteko aukera izango da. Hiru kontzertu hauek arratsaldeko 19:00etan hasita Zerkausian eskainiko dira.
Ostegunean Berdura plazan
Hilaren 22an metal taldeko ikasleen zein flauta, saxofoi eta biolineko ikasleek eskainiko dute kontzertua. Ikasle hauek, aurrekoen ordu berdinean, Berdura plazan joko dute.