Hitzarmen berriarekin, galdutako eros ahalmena berreskuratu, KPIari erreferentzia egingo dion soldata igoerak eta 35 orduko lan astea lortu nahi dituzte
Asuncion klinikako langileek, 3 eguneko lanuzteak eta 10 greba egun burutu eta gero, beste 14 greba egun deitu dituzte ekaina eta irailerako, euren lan baldintzak hobetuko dituzten hitzarmenaren aldeko borrokan.
"Tolosako Invizako langileek zerbitzu publikoa esakintzen dugu, beste eskualde batzuetan Osakidetzak egiten duena. Baina gure lan baldintzak oso urrun daude" jakinarazi du Arantxa Errondosoro Asuncion Klinikako LABeko langile batzordeko kideak.
Langileek 2021etik berritu gabe dutela hitzarmena jakinarazi dute, eta urte hauetan eman den KPIa kontuan hartuta, %12,2ko eros ahalmena galdu dutela.
Hitzarmen berriarekin, galdutako eros ahalmena berreskuratu, KPIari erreferentzia egingo dion soldata igoerak eta 35 orduko lan astea lortu nahi dituzte. "Enpresak orain arte ez du erakutsi negoziatzeko inongo borondaterik eta abusuzko zerbitzu minimoak ezartzeko ahalegin guztiak egiten ari da, greba zapuztu nahiean" adierazi du Errondosorok.
- Ekainak 7, 8, 9, 12, 13, 19 eta 20
- Irailak 13, 14, 15, 18, 19, 28 eta 29
- Ekainak 12 eta 13