“Jarri beste bat!” elikagai freskoen azoka solidarioa aurkeztu du Zutani elkarteak

Erredakzioa 2023ko eka. 2a, 12:23

Zutani elkarteak urte bete daramaki lanean Batu Sarea ekimena sustatzen, Tolosaldean zerbitzuen sare solidarioa sortzen, elkartasuna garatzeko helburuarekin. Herritar guztiak aukera berdinak izatearen helburuaren baitan kokatzen da Jarri beste bat elikagai freskoen azoka solidarioa.

"Zutani elkartetik, Tolosan dagoen egoera hau herritarrei gerturatu nahi diegu, parte hartze zuzena eskatuz."

Elikadura egokirako eskubidea, eskubide unibertsala da eta Tolosan eskubide hau ez dela bermatzen jakinarazi du elkarteak. Herrian errotuta dauden 600 pertsonek ezin dituzte astero fruta eta barazkiak eskuratu eta 190 adingabe malnutrizio arriskuan daudela Tolosan adierazi dute. "Zutani elkartetik Tolosan dagoen egoera hau herritarrei gerturatu nahi diegu, parte hartze zuzena eskatuz." adierazi du Arantxa Iruretagoiena Zutani elkarteko lehendakariak.

Elkartearen erronka ekainaren 3tik 10era 1000kg elikagai fresko biltzea da eta egoera zaurgarrian dauden 100 familien artean banatzea. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean