Zumardia elkarteko uda kanpaina martxan da

Maider Navarro Alustiza 2023ko eka. 2a, 09:20

Argazkia: Zumardia elkartea

Udako jarduerak, ekainaren 5ean hasiko dira eta uztailaren 31ra arte luzatuko dira

Urtero bezala, ume, gazte eta helduentzako ikastaro eta proposamenak plazaratu ditu Zumardia elkarteak. Besteak beste udako ikastaroak, natur goiz pasak edo mendi zeharkaldiak besteen artean. Izen ematea zabalik dago. Zumardia elkarteko bazkideek %10ko deskontua izango dute izen emateetan.

Honakoak dira umeei eta gazteei zuzendutako ekintzak:

UDAKO IKASTAROAK
  • Piragua-Kayak ikastaroak (2011 eta 2014 urte bitartean jaiotakoentzat)
    • 5 egunetako ikastaroak.
    • Astelehenetik ostiralera 90 minutuko saioak izango dira. (goizez edo arratsaldez)
  • Paddle Surf ikastaroak (2011 eta 2014 urte bitartean jaiotakoentzat).
    • 5 egunetako ikastaroak.
    • Astelehenetik ostiralera 90 minutuko saioak izango dira. (arratsaldez)
  • Mendi bizikletako ikastaroak (2009 eta 2014 urte bitartean jaiotakoentzat) 
    • 5 egunetako ikastaroak.
    • Astelehenetik ostiralera 90 minutuko saioak izango dira. (goizez)
NATUR GOIZ PASAK
  • 2011 eta 2014 urte bitartean jaiotakoentzat.
  • Kirol desberdinak ezagutzeko proposamena: piragua, orientazioa, mendiko bizikleta, slacklinea...
  • 5 egun.
  • Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00era 4 orduko saioak.
MENDI ZEHARKALDIAK
  • 2008 eta 2011 urte bitartean jaiotakoentzat.
  • 5 egunetako Mendi zeharkaldia astelehenetik ostiralera.
  • 3 txanda.
HELDUEN PROPOSAMENAK

Helduentzako proposamenak datozen egunetan zehaztuko dira eta Zumardia elkarteko web orrian jarriko dira ikusgai. Kayak ikastaroak, Mendi bizikletako ikastaroak, bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak...

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean