Tolosako Udalak aurtengo dirulaguntza deialdi bateratua abiarazi du

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko mai. 24a, 12:49

Guztira 14 dirulaguntza lerro jarri ditu abian Udalak, Tolosako herritarrei, taldeei eta eragileei haien jardueretan laguntzeko helburuarekin. Honakoak dira deialdian jasotzen diren laguntzak: kultura arloko dirulaguntzak, emakume eta gizonezkoen berdintasunerako laguntzak, euskara arlokoak, kirol arlokoak, gizarte zerbitzuetako dirulaguntzak, garapen ekonomikoaren arlokoak eta hirigintza arloko eta gazteria arloko dirulaguntzak. Azken hauei dagokienez, azpimarratu nahi da gazte elkartu eta elkartu-gabeei zuzenduta daudela, hau da, gazteek ideia edo ekimen bat buruan badute, hori ahalbidetzeko dirulaguntza lerroa dagoela.

Dirulaguntza deialdi bateratutik kanpo geratu dira hiru dirulaguntza lerro: merkataritza sailaren baitan, Tolosako hiri-ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak, eta etxebizitza sailari dagokionean, Tolosan etxe bizitzak eraberritzeko laguntzen bidez alokairu soziala bultzatzeko dirulaguntzak eta Tolosan etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak. Hauek datozen hilabeteetan argitaratuko dira.


Eskaerak egiteko epea zabalik maiatzaren 25etik aurrera

Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago maiatzaren 25etik aurrera eta hemen eskuratu daiteke laguntza bakoitzaren informazio guztia: eskatzeko epealdia eta jarraitu beharreko prozedura, zein helburu dituen, nori bideratzen zaion, zenbateko laguntza jaso dezakeen, bete beharreko baldintzak etab.

Informazio gehiagorako dagokion departamentuarekin jarri daiteke harremanetan 010 edo 943 65 44 66 telefono zenbakian. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean