EAJk orain arte egindako lana nabarmenduz eskatu du botoa Tolosan

Jon Ros Aramburu 2023ko mai. 18a, 12:53

Xarles Iturbe alkategaiarekin batera, Eider Mendozak, Iñigo Urkulluk eta Joseba Egibarrek hartu dute hitza

"Eusko Alderdi Jeltzalea beti egon da jarrera eraikitzailean. Hori izan da beti gure jarrera, umil, apal, baina aldi berean lanean beti" adierazi du Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagaiak.

"Ez da gauza bera botoa ematea edo ez ematea, ez da gauza bera batzuen edo besteen eredua, ez da gauza bera elkarlanean jorratutako gobernantza edo kontraboterea" azpimarratu du Urkulluk. 

Joseba Egibarrek, EAJk egindako bidea gogoratu nahi izan du, eta alderdiaren proiektupolitikoak dituen hiru ardatzei laugarren zutabe bat gehitu dio, ilusioa.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA