Tolosa CFko emakumezkoen talde nagusiarentzat amaitu da denboraldia. Lehenengo Nazional maila 16 taldek osatzen dute, tolosarrak 12. postuan sailkatu dira. 30 partidutan 32 puntu lortu ditu talde urdinak. Mailari eusteko helburua lortu badute ere, taldeak asko sufritu du kurtso honetan, lehen itzulian 9 puntu bakarrik lortu zituen eta mailari eustea oso zaila izango zela zirudien urtarrilean. Azken hilabeteetan egindako lan onari esker lortu du helburua Tolosak.
Azken jardunaldira sailkapeneko estutasunik gabe iritsi da Tolosa, Villabonako Arratzainen jokatu zuen lehia larunbatean Añorgaren aurka. Jokoan ezer ez zela eta ezohiko zelaian jokatuz esan dio agur beraz denboraldiari talde urdinak.