Xarles Iturbek EAJko hauteskunde programaren aurkezpena egin du hautagaitza taldeko kideekin batera

Maider Navarro Alustiza 2023ko mai. 12a, 16:50

Beraien helburu nagusia Eusko Alderdi Jeltzaleak urteetan egindako lanari jarraipena ematea dela adierazi dute

Xarles Iturbe Tolosako EAJren alkategaiak hauteskunde programaren aurkezpena egin du Tolosako Batzokian, hautagaitza taldeko kideekin batera. Bertan, aurrera begirako 10 apustu estrategiko azpimarratu ditu alkategaiak, besteak beste, ospitale publiko berria Tolosan, aparkaleku alternatiba berriak, Zumarditxikia herritarrentzat berreskuratzea, berdegune eta arnasgune berriak sortzea, Alde Zaharra biziberritzeko plan berezia egitea, Tolosa txukun eta garbia sustatzea eta trantsizio energetikoaren eta energia berriztagarrien aldeko apustuan jarraitzea.

Hemen duzue EAJren Tolosako herri programa

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA