Tolosa CFk Berazubin belar artifiziala jartzeko lehen urratsa eman du

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 11

Astearte iluntzean Tolosa CFk ez ohiko batzarra egin zuen. Bertan Berazubi estadioko belar naturala artifizialagatik ordezkatzea erabaki zen. Ia 200 lagun elkartu ziren batzarrean, horietatik 102k belarra aldatzearen alde eman zuten botoa, 65ek kontra eta boto zuri bat izan zen.

Erabaki honek hautsak harrotu ditu klub urdinean, futbol sekzioarentzat aldaketa beharrezkoa da, atletismo sekzioarentzat berriz, herriko kirol aniztasuna kaltetzen du. Bi ikuspuntuak jaso ditugu.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA