Berrikuntza bezala, "Txuleta Festa"tradizionala berreskuratzeaz gain, Euskadiko I. Autore Hanburgesa Lehiaketa egingo da aurtengo edizioan
Ostegunean animalien ongizatea, haragiaren kontsumo jasangarria eta bertako ekoizpenak aztertuko dituen Basque Culinary Centerreko kongresua ospatuko da. Arratsaldean, harakin federazioarekin elkarlanean harategi guztiei zuzendutako ikastaroa eskainiko da Basque Culinary Centerreko auditorioan.
Ostiralean Iriarte jatetxean bazkaria ospatuko da eta ostiral arratsaldetik igandera Tolosako Zumarditxiakian kokatutako Haragi Fest gunean hainbat foodtrucken proposamen gastronomiko goxoenez, zuzeneko musikaz eta giro onenaz gozatuko dute tolosarrek.
Larunbat goizean Trianguloa Plazan nazioarteko errekien dastaketaren txanda iritsiko da. Haragi Fest gunean "SUA Espazioa" kokatuko da. Berta sektoreko profesionalek ikastaro bat eskainiko dute.
Igandean bi berrikuntza izango ditu Haragiren aurtengo edizioak. Alde batetik, 2019tik ospatu gabeko Txuleta Festa tradizioanal a berreskuratuko da eta bestetik, Euskadiko Autore Hanburguesen I. Lehiaketa ospatuko da Zerkausian.