Tolosako auzo elkarteak eta kolektiboak kezkatuta adierazi dira auzoen kudeaketarekin
Udalarekin dituzten lan eta komunikazio bideak ez direla beraien beharretara egokitzen adierazi dute elkartu diren 9 auzoak (Aldaba, Alde Zaharra, Amarotz, Bedaio, Berazubi, Iurre, Iurramendi, Larramendi eta San Esteban) eta ez direla nahikoa, beharrezko erantzunak esakintzeko. Hori ikusita, auzo hauetako premien jarraipena egiteko konpromezu erreala eskatu diete Tolosako hurrengo Udal Gobernua osatu dezaketen talde politikoei.
Horretarako lan mahaia osatzea beharrezkotzat jo dute eta bi modutara kudeatzea. Auzo bakoitzarekin bi hilabetez behin geratzea eta auzo guztiekin sei hilabetero. Bilera guztietan hartzen diren erabakien eta konpromisoen berri, aktan jasotzea ezinbestekotzat jo dute baita ere.
Udal Gobernu berria oastu eta hilabeteko epean, eskaera sinatu duten auzo talde guztiekin bilera batera deitzea eskatu dute, aurrera begirako lan eredua zehazteko.