Tolosako Lore eta Landare Azokak eta San Isidro eguneko ospakizunek bat egingo dute larunbatean

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 9a

Koloretsu esnatuko da Tolosa larunbatean: 09:00etan abiatuko da azoka, eta 14:00ak bitarte izango dira postuak Trianguloan. Orotara zazpi mintegik parte hartuko dute:

⦁ Ortuberri: sasoiko landare eta loreak
⦁ Ines Flores: haziak, landareak, lore eta fruitu deshidratatuak
⦁ Murueta: loreak, zuhaixkak eta landareak
⦁ Guillen: loreak eta landareak
⦁ Iñigo Azpiazu: loreak
⦁ Eztizen Agirresarobe: sendabelarrekin egindako ukendu, olio eta xaboiak
⦁ La Arena: landareak eta loreak

Desioen zuhaitza, Gaztelako Arkuan

Lore eta Landare Azokaren bueltan bada klasiko bihurtu den beste egitasmo bat: Gaztelako Arkua atondu izan du Gipuzkoako Loredenden Elkarteak, lorategi efimero bihurtuz.

Aurten, Cinnamomun camphora edo alkanforero espezieko zuhaitz bat jarriko da arkuaren barruan, Japonia, India, Txina, Eskozia edo Irlandan kulturalki errotua dagoen desioen zuhaitza islatu nahian. Bada, herritarrek beren desioak idatzi ahal izango dituzte zuhaitzean jarriko den paper batean. Uda osoa emango du kokaleku horretan, eta ondoren Tolosako parke batean landatuko da, herrian landatuko den espezie honetako lehen zuhaitza izanik.

Baserritarrei omenaldi xumea

Astelehenean, hilaren 15ean, San Isidro Eguna da, Baserritarren Eguna, eta urtero lez, ospakizun honen aitzakian, aitortza egingo die udalak Azokara etortzen diren ekoizleei.

10:30ean, Udaberri Dantza Taldeko dantzariek lagunduta, omenaldi eta eskertza ekitaldia egingo diete udal ordezkariek Berdura Plazako baserritarrei, haien lana balioan jartzeko; segidan Zerkausira joango dira.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA