Bueltaka egitasmoak kirola eta elkartasuna uztartu ditu haur sahararren alde

Erredakzioa 2023ko mai. 8a, 11:23

Agustin Agoteren omenaldiak hunkigarri bilakatu du aurtengo edizioa

Bueltakaren 4. edizioa oso arrakastatsua izan dela jakinarazi du Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Kirola eta elkartasuna uztartuz, haur sahararrentzat dirua lortzea izan dute helburu, Berazubin eman den buelta bakoitzeko 1€ eskainiz. Enpresa, udaletxe eta familiei diru laguntzak eskatuz, 20 talde osatu dituzte maratoiak finantzatzeko. Banan bana korrika haritu direnak ere gerturatu dira, oinez edo korrika beste 1000 itzuli osatuz.

Aurtengo edizioa berezia izan da, Agustin Agote omendu baitute. Agote, Bueltaka egitasmoko bultzatzailea izan zen eta ekitaldian presente eduki nahi izan dute. 12:30ean, ohorezko itzulia eman dute guztiek batera eta ondoren familiak, zenbait elkarte eta lagunen opari jaso ditu.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean