Azken lau urteetan ospitale publikoaren aldeko lanketan pauso eraginkorrak eman direla adierazi du EAJk

Jon Ros Aramburu 2023ko mai. 5a, 14:11

Tolosako ospitale publikoaren beharra urteetan zehar ezaguna izan dela nabarmendu du Joseba Egibarrek

Tolosako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren elkarlana dela bide bakarra adierazi du Xarles Iturbe alkategaiak. 

"Gure jokabidea izan da publikoaren aldeko apustua, jakinda izaera pribatu edo kontzertatua zeukan eta daukan klinika bat egon badagoela oraindikan ere. Eta etorkizunari begira, non eta nola kokatu ospitale berri bat. Hori izan da gure helburua" adierazi du Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA