Hondakin bilketa tasan dagokiena ordaintzeko, konposta egiten dutela frogatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute herritarrek

Maider Navarro Alustiza 2023ko mai. 4a, 15:29

Zinpeko aitorpena UDATEn edo elektronikoki aurkeztu behar da maiatzaren 15a baino lehen

2023ko Ordenantza Fiskaletan jasotakoari jarraiki, etxebizitzen hondakin bilketa eta ezabaketarako hiru tasa desberdin daude onartuak: orokorra, urteko 139,65€koa, auzokonpostarena, urteko 112, 15€koa eta autokonpostarena, urteko 97,75€koa.

Auzokonposta edo autokonposta egiten duten herritarrek postaz jasoko dute aipatutako dokumentua eta UDATEn edo udal webgunean ere egongo da eskuragarri, Tramiteak atalean.

Auzokonposta edo autokonposta egiten duten herritarrek, hondakin bilketa tasan deskontua jaso eta dagokien tasa ordaintzeko, auzokonposta edota autokonposta egiten dutela frogatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztu behar dute, UDATEn edo elektronikoki, maiatzaren 15a baino lehen. Herritar horiek postaz jasoko dute dokumentu hori eta eskuragarri egongo da, baita ere, UDATEn edota udal webgunean, ‘Tramiteak’ atalean. Behin zinpeko aitorpena aurkeztuta, Udalari baimena ematen zaio emandako datuak egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapenak egin ditzan.

Aitorpen hori aurkezten ez den kasuetan, tarifa orokorra aplikatuko da, hau da, urteko 139,65€koa. Zaborren tasa ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 1etik uztailaren 7ra izango da. Hori horrela, ordainketa helbideratuta duten herritarrei, borondatezko epearen azken egunean kobratuko zaie tasaren zenbatekoa kontu-korrontetik. Helbideratu gabekoen kasuan, aldiz, herritarrek posta arruntez jasoko dute ordaintzeko beharrezko dokumentua.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean