Asuncion klinikako langileek lan uzteak eta greba egunak egingo dituzte datozen egunetan

Maider Navarro Alustiza 2023ko mai. 3a, 13:40

Zuzendaritzari jarreraz aldatu, langileen erosahalmena bermatu eta lan orduak murriztuko dituen hitzarmena negoziatzea eskatu diote

Tolosako Invizako hitzarmenak ez aurrera ez atzera jarraitzen duela salatu dute Asuncion klinikako langileek, zuzendaritzak murrizketak besterik ez dituela proposatzen. Honen ondorioz, langileek, lan uzteak eta greba egunak egitea erabaki dutela jakinarazi dute.

Mobilizazio egutegia

Lan uzteak (2 orduko lan uzteak egun bakoitzeko):  

Maiatzak 3, 4 eta 5

Greba egunak:  

Maiatzak 8,9, 17, 18, 19, 22, 23, 29, 30 eta 31

(Lan uzte eta greba egun bakoitzean, elkarretaratzeak egongo dira klinikan 12:00etan)

Kotxe-karabanak:  

Maiatzak 2, 9, 17, 23 eta 31

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA