Goar Artetxek zuzentzen duen taldea sailkapeneko bigarren postuan dago; zuzenean EBA Ligara igotzeko aukera ematen duen lehenengo postuan Valle de Egües. Nafarrek, orain artean jokatu diren partiduetan, tolosarrek baino garaipen bat gehiago lortu dute. Azken hiru jardunaldietan TAKEk San Ignacioren, Atlético San Sebastiánen eta Goierri KEren kontra jokatu beharko du. Artetxeren taldeak hiru lehia hauek irabazi beharko ditu eta ondoren nafarren hutsegitearen zain geratu. Zaila dirudi denboraldi guztian bi lehia bakarrik galdu dituen liderrak, azken hiru partiduetatik bi galtzea.
Goar Artetxe entrenatzailearekin eta Beñat Etxeberria jokalariarekin aztertu dugu taldeak liga amaiera honetan bizi duen egoera.