Gazte Topaguneak antolatutako auzolandegian izena emateko epea zabalik

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko api. 21a, 14:55

Tolosako Gazte Topaguneak antolatuta auzolandegiak egingo dira 11 eta 17 urte bitarteko gazteekin ekaina eta uztaila bitartean. 

Bi txanda egingo dira. Lehen txanda ekainaren 26tik 30era izango da eta bigarrena uztailaren 3tik 7ra. Goizez izango dira  9:30etik 13:30era eta parte-hartzaileek, besteak beste, miserikordia zaharreko landare igokariak eta belar txarrak kendu eta moztuko dituzte. Helburua da ingurumenaren zaintza sustatzea gazteen artean, kontzientziazio eta sentsibilizazio ariketa gisa. 

Izen ematea udal webgunearen bitartez edo UDATEn eman ahal izango dute izena apirilaren 30a arte. Behin bi txandak amaituta, parte-hartzaile guztiak Sendavivara joango dira egun pasa, egindako lanaren eskertza gisa. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean