Euskal mendizaletasunaren historiako mugarri garrantzitsuenak batzen dituen erakusketa jasoko du Aranburu Jauregiak

Maider Navarro Alustiza 2023ko api. 19a, 14:43

Argazkia: Tolosako Udala

Emmoa Fundazioak prestatuta, 22 panelez osatutako erakusketa ikusgai egongo da apirilaren 21etik maiatzaren 20ra

‘Mendian Gora’ izenpean, erakusketak euskal mendizaletasunaren historiako mugarri garrantzitsuenak jasotzen ditu, 22 paneletan banatuta, bi metroko altuera eta metro bateko zabalerakoa bakoitza. Horien bitartez, erakusketak mendizaletasunaren historia jasotzen du, XX. mende hasierako sorreratik gaur egunera arte, guztia kronologikoki antolatuta, euskarazko zein gaztelaniazko azalpenekin eta argazkiz lagunduta.

Panel horietan irudikatzen dira, esaterako eta besteak beste, XIX. Mendearen erdialdean euskaldunek mendi handietan egindako saiakeren lehen albisteak, mendizaletasunaren lehen urratsak, gerra osteko mendizaletasunaren berpiztea, Europako mendiak eta Pirinioak, Alpeak, Andeak…

Erlazionatuak

"Mendian Gora" erakusketa

28 Kanala 2023 api 19 Tolosa

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA