Zuhaitzaren Egunaren harira, lore eta landare landaketa egin dute Tolosan

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko apirilaren 19a

Argazkia: Tolosako Udala

Tolosako Udalak, Ingurumen Zentroarekin elkarlanean eta herriko ikastetxeen laguntzarekin zuhaitz landaketa antolatu du. Aurtengo landaketa Herrikide ikastetxeko 5. mailako ikasleekin egin da eta guztira 60 lagun inguru elkartu dira.  Goroldiko adituen gidaritzapean, Belate auzoko 80 zuhaitzen txorkoetan landare bizidunen eta urteko landareen haziak landatu dituzte, ‘txorko biziak’ lortuz. 

Landaketaren helburua herritarrak eta batez ere ikasleak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da, gazteengan biodibertsitatearen aldeko ekintzak sustatu eta zuhaitz, baso eta berdeguneekiko heziketa eta sentsibilizazioa bultzatuz. Landaketak, gainera, bat egiten du ikastetxeetan lantzen den Eskola Agenda 2030 ingurumen hezkuntza programarekin. 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA