Estatu eta atzerriko turista gehiago jaso ditu Tolosaldeko turismo bulegonan
Aste Santu hauetan, bertakoak kanpora bidaiatzeko joera handiagoa izan dutela dirudi, baina kanpotik etorritako jende gehiago jaso dugu eskualdean. %80ko okupazioa izan dute eskualdeko landetxe eta nekazalturismoek eta Pazko Astera luzatu dira okupazio altuko egunak.
Ostegunetik iganderako datuak alderatuta, zertxobait jaitsi da okupazioa aurreko urteekin alderatuta, %83 2023an eta %86 2022an, baina Pazko Asteko okupazioak hobera egin du.
Jatorriari dagokionez, estatuko bisitari gehienak katalanak izan dira, ohikoa denez. Aurtengoan, berezia izan da, bigarren jatorri errepikatuena Valentziako Komunitatea izan baita, Madrildarren aurretik.
Atzerritarren kasuan, frantsesak izan dira gehiengoa eta ondoren, Erresuma Batua.
Beraz, balorazioa positiboa dala jakinarazi du Tolosaldea Garatzeneko turismo sailak.