Maiatzeko Doinuak zikloko kontzertuak maiatzeko igandeetan

Erredakzioa 2023ko api. 11a, 12:31

Tolosako Ekinbide Etxeak, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiarekin batera antolatzen duen Maiatzeko Doinuak zikloaren baitan lau kontzertu eskainiko dira. Kontzertuak Topic-eko aretoan maiatzeko lau igandeetan, eguerdiko 12:00etan hasita.  Hilaren 7an Trio Codix igoko da eszenatokira, 14an Flaufusion, 21ean Hiruko trío eta maiatzaren 28an Eider String Quartet.  Kontzertu hauek ikusteko sarrera doakoa izango da. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA