Tolosako Udaberri dantza taldeak antolatuta XVI. Dantzari Txiki Eguna ospatu da larunbatean
Euskal Herri osoko ehunka haur eta gazte gerturatu dira Tolosara, urtean zehar ikasten dituzten dantzak dantzatu eta erakustera.
Hendaiako Akelarre, Iruñeko Muthiko Alaiak, Oreretako Ereintza, Amurrioko Aiara eta Galdakaoko Andra Mari izan dira aurten gerturatu diren dantza taldeak. 140 haur hauei Tolosako Udaberri dantza taldekoak gehituta, 300 lagun inguru elkartu dira denera.
Haurren txanda bukatutakoan, egunaren bigarren zatiari eman diote hasiera: Erromeriari. Udaberri dantza taldeko fanfarreak lagunduta poteo musikatua egin dute eta ondoren Zerkausian bildu dira afari legea egiteko. Tripa bete ondoren Laket taldearen eskutik erromeria izan da eta baita Larrain Dantza ere.