Tolosako Udaleko Bizikidetza-Mahaiak egindakoa errepasatu eta lanean jarraitzeko asmoa erakutsi du

Joanes Imaz Akizu 2023ko martxoaren 29a

2016. urtean osatu zen alderdien Bizikidetza Mahaiak jarraipena izan du legealdi honetan ere; lehen urratsa izan zen aurreko legealdian Aranzadi Zientzia Elkartearekin hasitako hitzarmenari jarraipena ematea. Oroimena Tolosa webgunea sortu da, eta momentu honetan gertuko memoria ikertzen ari da Aranzadi.

Bestalde, azken urteetan, urtero antolatu da Bizikidetza Sustatzen ekitaldi zikloa, bizikidetza, biktimak, memoria, indarkeria politikoaren ondorioak, egia, aitortza, torturaren errealitatea, topaketa konpontzaileak eta erreparazioarekin loturiko gaiak jorratzeko. Eta azken denboran, herriko biktimekin elkarrizketak abiatu dira, beren beharrak eta egoerak ezagutzeko.

Gaur eguerdian udaletxean egindako agerraldian, herrian ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariek, etorkizunari begira, memoria lantzen jarraitzeko, ekindako bideari jarraipena emateko eta legealdi honetan adostutako plangintza aurrera eramateko konpromisoa hartu dute.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA