ToloFOLK jaialdiaren 3. edizioa ospatuko da apirilaren 13tik 16ra

Maider Navarro Alustiza 2023ko mar. 28a, 18:22

Tolosa Euskal Herriko zein nazioarteko musika artisten topaleku bilakatuko da, beste urte batez, ToloFOLK jaialdiaren eskutik

Aurtengoa jaialdiaren 3. edizioa izango da eta 2023ko pazko asterako antolatutako egitaraua aurkeztu dute Tolosako Udalak eta JeaJeaka Kultur Elkarteko kideek. 

Azaldu dutenez, 3. edizio honek jatorri desberdineko artistak elkartuko ditu herrian: Texas, Katalunia, Galizia, Euskal Herria... Kultura herrikoia oinarri, egitarauak 7 ekitaldi eskainiko ditu: 5 kontzertu, hitzaldi-tailer didaktiko bat eta larunbat goizean Kalepoza ekimenaren baitan Tolosako kaleetan entzungai izango diren hainbat musika-emanaldi. Aurtengoan, zuzenean eta doan entzungai izango diren artisten artean, Grammy saridun bat nabarmentzen da: Los Texmaniacs talde estatubatuarra.

Egitaraua osorik:
  • Apirilak 13, osteguna
    • 20:00. Berdura plaza. Xavi Lozano (Katalunia)
  • Apirilak 14, ostirala
    • 18:00. Kultur Etxea. Joxe Manuel Agirre. Hitzaldi-tailerra.
    • 23:00. Fronton. Pulpiño Viascon (Galizia)
  • Apirilak 15, larunbata
    • 12:00. Kalepoza
    • 18:30. Plaza Berria. Obaneuke: Maddalen Arzallus, Saioa Lizarralde, Harkaitz Allur, Iñigo Sorazu
    • 20:00. Plaza Berria. Max Baca & Los Texmaniacs. Grammy Award Winners. Texas, AEB.
  • Apirilak 16, igandea
    • 19:00. Berdura plaza. Juan Mari Beltran laukotea

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean