Berrikuntzaz beterik dator Gipuzkoan Gazte Tourraren edizio berria

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko mar. 27a, 13:56

Merina Gris, Alaia dj-a, Aitana Grandes dj-a eta La Basu Tolosan izango dira maiatzaren 20ean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria departamentuak martxan jarri du Gipuzkoan Gazte Tourren udaberriko programazioa. Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruan haibat jarduera biltzen dituen programa da. Ekimenaren helburu nagusia nerabe eta gazteei kultur programazioa eskaintzea eta ekitaldiaren parte sentiaraztea da.

Isaac Palencia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendariak azpimarratu du "Gipuzkoan Gazte Tourren helburu nagusietako bat da lurraldeko artistei ikusgarritasuna ematea, bai dagoeneko finkatuta dauden artistei, bai tokiko artistei, horrela Gipuzkoako talentua sustatuz. Gazteak dira ekimen honen benetako protagonistak, haiekaukeratzen baitute, beren gustu musikalekin, zein kontzertu eduki nahi dituzten udalerrian"

Bestalde, Tolosako kultura zinegotzia den Izarne Iglesiasek azaldu duenez, " Kultura gure nortasunaren parte da. Tolosa kulturalki bizirik dagoen udalerria da, kultura eskaintza handia du publiko guztientzat. Kulturak elkartu egiten gaitu, gozarazten digu eta berdin egiten gaitu. Horregaitik, beharrezkotzat jotzen dut kultura adin guztietan eskaintzea eta kontsumitzea, eta ekitaldi hau aukera paregabea izango da gazteek bat egin, gozatu eta elkarri eragiteko, musikaren eta arte eszenikoen eskutik". 

Eibar, Ordizia, Andoain eta Tolosan izango dira apirileko eta maiatzeko kontzertuak:

 

  • Apirilak 15, Eibar - Meler, Andriu eta Oihan Vega dj-a (Gaztea)
  • Apirilak 22, Ordizia- Special Trap Residence, Ayvee eta Josu Rodriguez dj-a (Bataplan)
  • Maiatzak 13, Andoain- Nikone+Deva, LineUp dj-a, Ander dj-a eta La Basu
  • Maiatzak 20, Tolosa- Merina Gris, Alaia dj-a, Aitana Grandes dj-a eta La Basu

 

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean