EH Bilduk eskualdeko alkategaiak aurkeztu ditu Gipuzkoako Ahaldun Nagusigaiarekin batera

Maider Navarro Alustiza 2023ko mar. 23a, 13:56

EH Bilduk Tolosako eta eskualdeko alkategaiekin aurkezpen ekitaldia egin du

Bertan, Tolosaldearentzako eta Gipuzkoarako EH Bilduk duen proiektu komunitarioa aurkeztu dute. Proiektua, herritarrekin elkarlanean sortu dutela eta motibazio kolektiboaren ondorio izan dela aipatuz.

Eskualdeko erronken artean, merkataritza biziberritzea, lehen sektorea indartzea, osasungintza eta eskualdeko auzo ezberdinen nahiak dituztela aipatu ditu Mtz. de Rituertok.

Langileak erdigunean jarri nahi dituztela ere aipatu dute, "herriari kalitatezko zerbitzua eskaintzeko erabat beharrezkoa dena" gehituz, kiroldegiko langileen grebari ere keinu eginez. Tolosak, eskualdeko garapenerako motorra izan behar duela ere jakinarazi dute, zenbait proiektu eta erakunde aipatuz, eskualdeko ospitale publikoa, emakumeen etxea eta eskualdeko euskara maila tartean.

Proiektu hauekin, komunitate izaera indartzea helburu dutela eta elkarrenganako zaintza bultzatu nahi dutela adierazi du Tolosako EH Bilduren alkategaiak. Bizitza duinak eta aukera aberasgarriak sortzea direla beraien helburu nagusiak, herritarren ahalduntzea eta komunitatea sortuz.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean