Tolosan euskara, anekdotiko izatetik tendentzia izatera

Maider Navarro Alustiza 2023ko mar. 22a, 12:21

Tolosako kaleetako euskara-erabilerak %50eko langa gainditu du

Galtzaundi Eusakara Taldeak, UEMAk eta Tolosako Udalak hizkuntzen kale-erabileraren 2022ko neurketaren emaitzak aurkeztu dituzte eta bertan, euskararen erabilera %52,5ekoa dela jaso da. Azken urteetan altuena eta laugarren aldiz, eta jarraian, euskararen kale erabilera gaztelaniarenaren gainetik erregistratu da.

1985. urtetik, urtero egiten da kale-neurketa hau, metodologia berbera erabiliz eta euskal herriko beste herrietan egiten den patroi berberak betez, eta bertan, euskararen kale-erabilera berrindartu dela ikus daiteke azken 37 urteetan. 1985ean %29koa zen euskararen kale-erabilera eta 2022an %52,5ekoa, %23ko igoera izanik.

Belaunaldien arteko erabilpena ere erabat aldatu da urte hauetan zehar. Gazteak, azkenak izatetik bigarrenak izatera pasatu dira eta duela 37 urte adinean helduenak zirenak, euskara gehien erabiltzetik, gutxien erabiltzera igaro dira.

Beraz, azken urteetako berrindartze hau, emaitza anekdotikoa izatetik, tendentzia izatera pasatu da.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean