San Kosme-San Damian eta Iurramendiko etxebizitza tasatuen zozketa apirilaren 19an

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko martxoaren 22a

Guztira 371 etxebizitza berri eraikiko dira Tolosan, etxebizitza babestua eta alokairua bermatuz

Tolosako Udalak iragarri du San Kosme eta San Damian eta Iurramendiko eremuan eraikiko diren 60 etxebizitza tasatuen zozketa egiteko data. Apirilaren 19a izango eta arratsaldeko 18:00etan egingo da Leidor aretoan. 60 etxebizitza tasatuetarako ia 900 izen emate egon dira eta alokairu ordainketa errazteko diru laguntzen azken deialdian 68 tolosarrek eman dute izena.

Aipatutako eremu hauetan etxebizitza tasatu zein libreak egiteko obra baimenak emanak ditu udalak eta hasita daude hauek eraikitzeko hirigintza lanak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA