ANDRAGORA, Tolosaldeko Emakumeen Etxea apirilaren 1ean irekiko da

Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 15:53
Emakumeen Etxearen sarrerako argazkia

Apirilaren batean goizean zehar ekitaldi ezberdinak egingo dira; 10:30etik 11:30era txupinazoa eta kalejira egingo dira trikitilariekin eta Batumorekin, Emakumeen Plazatik irtenda. 13:30ean Tolosako Udal ordezkariek eta talde eragileek hartuko dute hitza. Orain arteko egindako bidea eta etorkizunerako erronkak izango dituzte hizketagai. Ondoren, bertsoek eta musika girotuko dute luncha. Bertsotan Amaia Agirre eta Uxue Alberdi arituko dira eta musikaz   Ayvee eta Alai abeslariak arduratuko dira. 

Irekiera ekitaldira edonork joateko aukera izango badu ere, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako berdintasuna@tolosa.eus-era idatzi edo 943 670 383 telefono zenbakira deitu behar da.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean