Ukraniako gerra gertutik ezagutu eta bizitzeko aukera

Erredakzioa 2023ko martxoaren 21a

Bikaren itzulera: Ivankiv-era bidaia bat errusiar okupazioaren ondoren

2022ko otsailaren 24an, goizaldean, Ukrainaren inbasioari ekin zion Errusiak. Lehen egunetan, eraso militarrak egin zituzten zenbait frontetan; ekialdean ere egin zituzten erasoak Donbass eskualdean nagusitzeko helburuarekin; eta baita iparraldean ere, Bielorrusiatik. Horrela lortu zuten Ivankiv eskualdea okupatzea, Txernobyldik barrena.

Erakusketa honek historia bat kontatzen du: Bika eta haren bi familien historia, hain zuzen. Familia bat biologikoa, Ivankiv eskualdekoa eta beste familia Tolosako harrera-familia.

Erakusketa apirilaren 22ra arte egongo da ikusgai Tolosako Aranburu Jauregian.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA