Topic-en egingo da Natura eta Ingurumeneko III. Zinema Erakustaldiaren amaiera ekitaldia

Joanes Imaz Akizu 2023ko martxoaren 21a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamenduak astearte goizean aurkeztu du Tolosan, martxoaren 23tik 30era bitartean Gipuzkoako bederatzi udalerritan egingo den Gnat Zinema Natura eta Ingurumen Zinemaren III. Erakustaldia. Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Patxi Amantegi Tolosako Udaleko Ingurumen zinegotziak aurkeztu dute ekimena. 

Martxoaren 30ean, 19:00etan, Topic-en Ganado o desierto Francisco Vaquerok zuzendutako film dokumentalaren aurre estreinaldiarekin bukatuko da aurtengo edizioa. 

 

Jose Ignacio Asensio: "Zinema erakustaldi honek meditaziora gonbidatzen gaitu, errealitateaz jabeztera, eta nor garen ta gure ingurunearekin nola erlazionatzen garen hausnartzera."

Sarrerak doan izango dira, eta egoitza bakoitzeko ohiko saltokietan edo Gipuzkoa Ingurumena webgunean eskuratu ahal izango dira. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA