Usabalgo langileak Trianguloa plazatik abiatu dira gaurko manifestazioan

Erredakzioa 2023ko mar. 18a, 10:54

Lan baldintza duinen beharra aldarrikatu dute bertaratu diren langileek

Martxoak 16tik 26ra luzatuko da Usabal kiroldegiko langileen haimaika eguneko greba.
Lan baldintzen hobekuntza eskatzen dute, BPXport-eko kirol instalazioen kudeatzaileek. Langileak 2019ko egoera berdinean jarraitzen dute, 2020ean adostu beharreko hitzarmenaren negoziazioa, pandemia egoerak behartuta, bertan behera geratu zenetik.
Horren ondorioz, ostegunean greba hasi eta datorren igandera arte kirol instalazioen zerbitzuak eten egingo dituzte langileek.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA