Iurreamendi egoitzan 20 plaza zaintza eredu berrira egokitzeko lanak apirilean hasiko dira

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko mar. 17a, 13:31

Proiektu osoak 12 fase izango ditu

Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatua, Olatz Peon Tolosako alkatea, Mireia Larrañaga Kabiako asistentzia teknikaria eta Marijose Moreno eta Miren Muñagorri Errotuko arkitektoak Tolosako Iurramendi egoitzan izan dira bertan egingo den  egokitzapenaren lehen fasea aurkezten. 

Proiektu osoak solairu bakoitzeko bi modulu planteatzen ditu, eta guztira sei modulu egoitza osoan. Era berean, espazio komun orokorrak zabalagoak izatea planteatzen da eta beheko solairuan  eta lehenengoan kokatuta egotea planteatzen da. 

Lehengo fasean, mendebaldeko hegaleko lehen solairuan jardungo da, eta moduluak eraberritu ondoren, 20 plaza izango ditu guztira, banakako 16 gela eta bi gela bikoitz. Guztiek izango dute komun irisgarri partikularra eta erabiltzaile bakoitzak bere espazioa pertsonalizatu ahal izango du.  Gelak dauden eremuan jarduteaz gain, egongela ere aldatuko da, eta jangela berri bat sortuko da, sukaldearekin, kontrol-puntu berri bat, jarduera gela bat eta familien bisitetarako bi gela izango dira. 

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean