Askotariko maukak Tolosako kaleetan

Erredakzioa 2023ko mar. 13a, 13:00

Nahiz eta euria ari, jendez bete dira Tolosako kale eta dendak Braderie azokan. 58 saltokik hartu dute parte Saltoki Txikien festan eta egun guztian zehar produktuak prezio merkeagoetan topatu ahal izan dira. Tolosa&Coko bazkide diren dendek Tolosako kaleak hartu dituzte eta Trianguloa plazan ere euren produktuak salgai jarri dituzte.

Ganga hauez gain, Tolosak festa itxura hartu du larunbatean; txu-txu trena herritik barrena ibili da, haur parkeaz ere txikienez gozatzeko aukera izan dute aurpegia margotzeko tailerrarekin batera eta nola ez, hain maitatuak diren erraldoi eta buruhandiek ere ez dute hutsik egin nahi izan zita berezi honetara.

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA